XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) tafallarren oizko izkuntza euskera zan.

Egun aietan, gaiñera, ba-zan nasterik Naparru-goi aldean, Lapurdin eta Bearne`n, Naparruko gudu ta zirriborroak zirala-ta.

Edo ziburutar J. Etxeberri bera ote dugu? Joanes Etxeberri`ren lenengo bertso liburua, alere, 1645`garrenerarte etzan atera, dirudienez.

ARANBILLAGA (...1684...)

Ahetze`ko semea.

1684`an, Ziburu`n zegoen arimazai; ez dugu, tamalez, beste bizitz-zeaztasunik amazazpigarren mende azkenetako idazle ontaz.

Liburu bat argitaldu zigun: Jesu Christoren Imitationea (Baiona, 1684); Antonio Fauvet, Erregeren, Ipizpikuaren eta Hiriko inprimatzaillea baitan egiña.

Ezta Kempis osoa, III eta IV liburuak baizik.

Baiona`ko gotzai Gaspar Prielle`ri eskeiñita dago, ta E. de Sorhaindo, Xurio ta Elizagarai`ren baimenak dakazki.

Itzulpen au etzan lenena.

Silvain Pouvreau`k, Saint-Cyran`en idazkari ospetsuak, egiña zuen lan berdiña, esan dugunez; baiña etzan oraindik irarkolara iritxi.

Beraz, Aranbillaga`rena itzulpenik zarrena ez, baiña argitalpenik zarrena dugu.

Ortaz, liburu au atsegiñez artua izan da euskal literaturan.

Baita geroztik maiz itzuli ta argitara emana ere: Xurio`k, Donibane Lohitzune`ko arimazai argiak egin zigun, 1720`an, lendabiziko biurpen osoa.

Pouvreau`k lapurtarrez idatzi zuen berea, baita Aranbillaga`k eta Xurio`k ere; Maister`ek egin zuen zuberotarrez (Paube, 1757) aurrenik, eta Etxeberria`k gipuzkeraz, 1829`an.

Ona ahetzetarrak itzulitako zati bat: